Saharar errefuxiatu kanpamentuetatik Ondarroara uda pasatzera etorri diren umeei ongi etorri ekitaldia egin diete gaur [ekainak 25] Kalekurutzeko eskaileretan. Muna, Haiba eta Ahmed Baba gaur ailegatu dira Tindufeko (Algeria) errefuxiatuen kanpamentuetatik, eta Ondarroan izango dira euren harrera familiekin batera, abuztuaren bukaera arte.
Munak eta Haibak berriro errepikatu dute esperientzia (Muna bosgarren bidar dator eta Haiba, bigarrenez), baina, Ahmed Baba estreinako dator. Oporrak Bakean programari esker, bestelako esperientzia bizitzeko aukera izango dutela azaldu dute Yaahah elkarteko kideek eta udal ordezkariek.
Eneko Bedialauneta Yaalah elkarteko kideak gogorarazi duenez, sahararrek 42 urte daramate errefuxiatu, “Marokoren inbasioa eta Espainiaren traizioa” tarteko. Bedialaunetak, gainera, elkarteak aurrera begira dituen erronkak eta helburuak aurkezteko aprobetxatu du gaurko ekitaldia. Azaldu duenez, abenduan elkartasun bidaia egingo dute errefuxiatuen kanpalekuetara. Era berean, Oporrak Bakean programan parte hartzeko prest dauden familiei ere laguntzeko deialdia egin du. “Oporrak bakean programan interesatuta daudenei parte hartzeko gonbitea egiten diegu”.
Idurre Ibazeta udal zinegotziak, berriz, Ondarroako Udalak sahar herriagaz duen konpromisoa eta lanerako prestutasuna nabarmendu du. “Saharar herriarekin elkarlanean hainbat lankidetza programa ari gara egiten. Pozgarria da jakitea iaz ume bi etorri zirela, eta aurten hirugarren bat ere badatorrela”.
Yaalah elkartekoen eta udal ordezkarien berben ostean, dantzariek agurra egin diete hiru herritar berriei. Eta, azkenik, lore sorta bana eman diete.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.