Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Tindufeko saharar errefuxiatuen kanpamentuetatik etorri diren umeei ongietorria egin diete Ondarroan

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2018/06/25
Saharar errefuxiatu kanpamentuetatik Ondarroara uda pasatzera etorri diren umeei ongi etorri ekitaldia egin diete gaur [ekainak 25] Kalekurutzeko eskaileretan. Muna, Haiba eta Ahmed Baba gaur ailegatu dira Tindufeko (Algeria) errefuxiatuen kanpamentuetatik, eta Ondarroan izango dira euren harrera familiekin batera, abuztuaren bukaera arte. Munak eta Haibak berriro errepikatu dute esperientzia (Muna bosgarren bidar dator eta Haiba, bigarrenez), baina, Ahmed Baba estreinako dator. Oporrak Bakean programari esker, bestelako esperientzia bizitzeko aukera izango dutela azaldu dute Yaahah elkarteko kideek eta udal ordezkariek. Eneko Bedialauneta Yaalah elkarteko kideak gogorarazi duenez, sahararrek 42 urte daramate errefuxiatu, “Marokoren inbasioa eta Espainiaren traizioa” tarteko. Bedialaunetak, gainera, elkarteak aurrera begira dituen erronkak eta helburuak aurkezteko aprobetxatu du gaurko ekitaldia. Azaldu duenez, abenduan elkartasun bidaia egingo dute errefuxiatuen kanpalekuetara. Era berean, Oporrak Bakean programan parte hartzeko prest dauden familiei ere laguntzeko deialdia egin du. “Oporrak bakean programan interesatuta daudenei parte hartzeko gonbitea egiten diegu”. Idurre Ibazeta udal zinegotziak, berriz, Ondarroako Udalak sahar herriagaz duen konpromisoa eta lanerako prestutasuna nabarmendu du. “Saharar herriarekin elkarlanean hainbat lankidetza programa ari gara egiten. Pozgarria da jakitea iaz ume bi etorri zirela, eta aurten hirugarren bat ere badatorrela”. Yaalah elkartekoen eta udal ordezkarien berben ostean, dantzariek agurra egin diete hiru herritar berriei. Eta, azkenik, lore sorta bana eman diete.
Saharar umeei ongietorria, Ondarroa
Saharar umeei ongietorria, Ondarroa
Saharar umeei ongietorria, Ondarroa
Saharar umeei ongietorria, Ondarroa
Saharar umeei ongietorria, Ondarroa
Saharar umeei ongietorria, Ondarroa
Saharar umeei ongietorria, Ondarroa
Saharar umeei ongietorria, Ondarroa
Saharar umeei ongietorria, Ondarroa
Saharar umeei ongietorria, Ondarroa
Saharar umeei ongietorria, Ondarroa
Saharar umeei ongietorria, Ondarroa
Saharar umeei ongietorria, Ondarroa
Saharar umeei ongietorria, Ondarroa
Saharar umeei ongietorria, Ondarroa
Saharar umeei ongietorria, Ondarroa
Saharar umeei ongietorria, Ondarroa
Saharar umeei ongietorria, Ondarroa
Saharar umeei ongietorria, Ondarroa
Saharar umeei ongietorria, Ondarroa

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.