Augustin Zubikarai XVIII. sarirako lanak irailaren 30a aurretik aurkeztu beharko dira

Augustin Zubikarai beka irabazlearen lanetako baten aurkezpena, Ondarroako Literatur Amuak jaialdiaren barruan
Aurkeztutako beharrek behar adinako kalitaterik ez dutela iritziz gero, beka eman barik utz dezake Ana Urkizak, Leire Bilbaok eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiakDeialdira aurkezten diren proiektuek jatorrizkoak eta euskaraz sortuak izan beharko dute, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, gainera, beka behin irabazten duenak ezingo du berriz parte hartu. Ana Urkizak, Leire Bilbaok eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak jasotako proeiktu guztiak aztertu, eta haien arteko irabazlea izendatuko du urriaren 31 baino lehen. Aurkeztutako beharrek behar adinako kalitaterik ez dutela iritziz gero, beka eman barik utz dezake epaimahaiak. Saria Ondarroako Udalak ordainduko dio irabazleari era honetara; kopuru horren erdia irabazlea izendatu ostean, eta beste erdia, amaitutako idazlana entregatu eta epaimahaikoek onespena eman ostean. Irabazleak izendapena jaso eta urtebeteko epea izango du, gehienez, idazlan amaitua Ondarroako Udalari helarazteko. “Luzera aldez aurretik zehazten zaila bada ere, liburua osatzeko adina izan beharko du: 150.000 karaktere gutxienez. Bitarte horretan egileak hasierako proiektua aldatu nahi izango balu, epaimahaikoei jakinarazi beharko die aldaketaren berri eta haien onespena jaso. Horrez gain, lanaren martxaz jakinaren gainean edukiko ditu antolatzaileak”.