Herriko euskara sustatzeko planaren laugarren batzarra, gaur
Euskara Sustatzeko Plan Estrategikoa moldatzeko laugarren batzar irekia egingo dute gaur, Gernika-Lumon. Bilera 18:30ean izango da Elai-Alai areto txikian, eta herritarrak hurbiltzeko deia egiten dute, beste behin.Euskara elikatzera bideratutako hiruga...
Euskara elikatzera bideratutako hirugarren helburu estrategikoa aztertuko dute, baita ere euskararen erabilera sustatzea helburu duen bigarren estrategi- aren atal bat; aisia eta kirolari erreferentzia egiten diona. 2023. urterako irudikatu duten euskararen egoera lortzeko zer egin dezaketen eta zer falta den egitea zehaztuko dute.