Lehenengoa, Bermeora
Urdaibai nagusitu da Eusko Label Ligaren lehenengo estropadan, Bilboko IX. Banderan. Hondarribiari 2 segundo eta 2 ehuneneko aldea atera dio. Ondarroa zortzigarren postuan sailkatu daTKE Ligaren denboraldi honetako lehenengo bandera Bermeora ekartzea l...
Urdaibai nagusitu da Eusko Label Ligaren lehenengo estropadan, Bilboko IX. Banderan. Hondarribiari 2 segundo eta 2 ehuneneko aldea atera dio. Ondarroa zortzigarren postuan sailkatu da
TKE Ligaren denboraldi honetako lehenengo bandera Bermeora ekartzea lortu du Urdaibaik. Aurtengo denboraldiko taldearen aurkezpenean Joseba Fernandez entrenatzaileak esan moduan, aurreko udakoa errepikatzeko gogor lan egingo du talde bermeotarrak. Hori lortzeko bidean, lehen pausoa eman du.Hemeretzi estropada, hemeretzi bandera lehiatuko dituzte ekainetik irailera bitartean, eta hasiera ezin hobea izan da bermeotarrentzat.
Aurtengo erlojupeko bakarra izan zen domeka eguerdikoa. 19 minutu, 34 segundo eta 54 ehunen markatu zituen irabazleak. 2 segundo eta 2 ehuneneko aldea atera zion Hondarribiari. Ligan irabazteko faborito nagusien atzetik sailkatuta, Santurtzik eta Zierbenak eman zuten eguneko ezustekoa. Urdaibairengandik 2 segundo eta 34 ehunenera sailkatu zen Santurtzi; 4 segundo eta 24 ehunenera Zierbena, eta tarte handiagoagaz bada ere, bosgarren sailkatu zen Donostirra, 8 segundo eta 30 ehunenera. Hain zuzen, Oriok baino denbora hobea egin zuen Donostiako traineruak. Ondarroako Antiguako Ama trainerua zortzigarren sailkatu zen.
Kaiku hiru segundogaz zigortu zuten epaileek, erlojupekoa hastekotan zeudela «elementu bat trainerutik uretara botatzeagatik».
Santurtzik ezarri zuen gainditu beharreko denbora lehenengo txandan, eta bigarren txandakoek ez zuten hobetzea lortu.
Arraunlariek adrenalinaz beteriko segundoak bizi izan zituzten beste behin. IX. Bilboko Banderan parekotasun handiko ikuskizuna eskaini zuten, 11 segundoko tartean zazpi traineru sartuta.
Lehia amaitu berri, Eneko Bilbao Urdaibaiko patroiak estropada oso gogorra izan zela adierazi zuen: «20 minutuak luzeak izan dira, segundo bat aurretik, segundo bat atzetik… horrela ibili gara, eta beroagaz are gogorragoa izan da». Denboraldia irabazten hasteak hurrengo estropadarako konfiantza handia ematen diela eta aurrerantzean ere dena ondo irtetea espero dutela azaldu zuen Bilbaok.