Ondarroako emakume batek sexu erasoa jasan zuela salatu zuen ekainaren 13an. Emakumeari babesa adierazi eta eraso oro gaitzesteko, Ondarroako Udal Berdintasun Kontseiluak eta Ondarroako Udalak 20:00etan Alamedan batzeko deia egin dute gaur goizean [ekainak 26]. Dei horri erantzunez, ehunka herritar batu dira Alamedan. Pankarta nagusian
Emakumeen kontrako indarkeria gehiagorik ez zioen leloa irakurri ahal zitekeen. Herritar batzuek, baina,
Nik sinisten dotsut/Guk sinisten dotsuau zioten kartel txikiak ere eraman dituzte.
Ertzaintzak HITZAri jakitera eman dionez, emakumeak ekainaren 13an salatu zuen sexu erasoa jasan zuela. “Inputatua bakarra zen, eta ikertua izatera pasatu zen”. Epaiketa azkarra ere egin zela esan dute ertzainek, eta ikertua aske geratu zen. Orain auzi judiziala dela eta Ertzaintzak ez daukala eskumenik gaineratu dute.
Elkarretaratzea deitzeaz batera, udalak eta Berdintasun Kontseiluak
bost puntutan oinarritutako adierazpen instituzionala ere onartu dute:
- Indarkeria matxista salatzeko eta indarkeria horri aurre egiteko gure konpromisoa berresten dugu.
- Erasotutako emakumeari elkartasuna adierazten diogu eta babes osoa eskaintzen diogu bai berari bai bere inguru hurbilari.
- Udalak eskura dituen errekurtso guztiak martxan jarri ditu, besteak beste: aholkularitza juridikoa, laguntza psikologikoa zein gizarte zerbitzuen laguntza. Bigarren biktimizazioa ekidite aldera, beharrezkoak diren bestelako baliabideak eskuar jartzeko konpromisoa hartzen du udalak.
- Berdintasun balioak oinarri dituen jendartea lortzeko lan egiten jarraituko dugu:
- Herritar guztiei, gizon zein emakume, dei egiten diegu, emakumeen konrtako eraso guztien aurka egin dezatela eta emakumeen aurkako edozein ersoren aurrean jarrera aktiboa izan dezaten.
Ondarroako
Radixu Irratiak ere elkarretaratzeagaz bat egin du. Hala, Dinamartxan izena ematera zihoazenei elkarretaratzeak iraun bitartean Musika Plazan ez zirela egongo esan diete. “19:00etatik 20:00etara izena eman ahalko da, eta elkarretaratzea amaitu eta gero ere bai”.