Karmen jaietako kartel lehiaketako sariak banatu ditu Jai Batzordeak. Lehen saria, 16 urtetik beherakoa,
Ariane Sololuze Salaberriak irabazi du
Bitxito izeneko lanagaz eta bere kartela jaietako egitarauaren azalean argitaratzeaz gain, 150 euroko diru saria ere jaso du. Bigarren saria, 16 urtetik gorakoena,
Amaia Ibarluzea Canalesentzat izan da,
Errespetuz gozatu lanagatik. 150 euro irabazi ditu bere egileak eta lana programaren kontrazalean joango da.
Lehenengo saria irabazi duen Ariane Sololuze Salaberria, Gorka Fundazuri Jai Batzordeko kidea eta bigarren saria irabazi duen Amaia Ibarluzea Canales.
Guztira,
28 lan aurkeztu dira: 18 lan hamasei urtetik beherakoen mailan, eta 8 hamasei urtetik gorakoen artean. Besteak beste, irudien indarra, kolorea, sormena, orijinaltasuna eta Karmen jaiekiko identifikazioa izan dira epaimahaiak baloratu dituen ezaugarriak.
Irabazleen lanez gain, finalisten lan batzuk ere programaren barruan joatea erabaki dute.
16 urtetik beherakoen kategorian:
- Mikel Torrealdai Egiaren Migor
- Uxue Odiaga Aldazabalen Galletita
- Paula Anta Iriondoren Txantxangorri
- Uxue Urbieta Badiolaren Festagosie
Ariane Sololuze Salaberria irabazlea eta Paula Anta Iriondo, Mikel Torrealdai Egia eta Uxue Odiaga Aldazabal finalistak.
16 urtetik gorakoen kategorian:
- BeƱat de la Fuente Barkinen Kaia
- Txema Muniozguren Jaioren Jaiak pil-pilean
- Jose Alberdi Omarren B.O.J.1
- Jose Alberdi Omarren B.O.J.2
Bigarren saria irabazi duen Amaia Ibarluzea Canales erdian eta beste bi finalistak Txema Muniozguren Jaio eta Jose Alberdi Omar.
Parte hartzaile guztien lanekin
erakusketa bat egiteko asmoa agertu du Jai Batzordeak.