Azken egunotan LED bonbilak jartzeko oharrak agertu dira Ondarroako zenbait ataritan. Horren aurrean, udalak ondokoa esan du: “Inor ez dago derrigortuta etxean LED bonbilak ajrtzera. Etxe atarietan hori adierazten agertu diren kartelak iruzurra dira”. Informazio gehiago jasotzeko
udalaren webgunea kontsultatzeko edo kontsumo bulegora jotzeko esan dute.
Kontsumoko Euskal Institutuak zera gogorarazi duela ere esan du udalak:
- Etxeetara egiten diren bisitetan egiten diren erosketak merkataritza-establezimendutik kanpo egiten diren kontratutzat jotzen dira; beraz, 14 eguneko epea dago atzera egiteko eskubidea baliatzeko, alegia produktua itzultzeko, arrazoirik erabili gabe eta zehaztapenik jaso gabe.
- Erosketa eraginik gabe utziz gero 14 eguneko epean, lotutako finantzaketa-kontratua ere baliogabetzen da, halakorik egonez gero.
Eskubideen urraketa dela-eta erreklamazioa aurkeztu ahalko dute herritarrek Ondarroako Udaleko Kontsumo Bulegoan edo Kontsumobiden bertan.