Ondarroako emakume batek sexu erasoa jasan duela salatu du
Gertaera salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo, Alamedan, Ondarroako Udal Berdintasun Kontseiluak eta udalak deituta. Adierazpen instituzionala onartu duteOndarroako emakume batek salatutako sexu erasoa dela eta, elkarretaratzea egin zuten atzo ilu...
Gertaera salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo, Alamedan, Ondarroako Udal Berdintasun Kontseiluak eta udalak deituta. Adierazpen instituzionala onartu dute
Ondarroako emakume batek salatutako sexu erasoa dela eta, elkarretaratzea egin zuten atzo iluntzean, Ondarroako Alamedan. Mobilizatzeko deia Ondarroako Udal Berdintasun Kontseiluak egin zuen, Ondarroako Udalagaz batera. «Ez dugu onartuko emakumeenganako indarkeria adierazpenak erantzunik gabe geratzea. Indarkeria matxistari aurre egiten dioten emakumeei zera esan nahi diegu: haiekin gaudela, sinisten diegula eta gure babes eta elkartasun osoa izango dituztela».Emakumeen kontrako indarkeria gehiagorik ez zioen pankartaren atzean bildu ziren herritarrak atzo arratsaldean, Alamedan. Herritar batzuek Nik sinisten dotsut/ Guk sinisten dotsuau kartelak zeramatzaten eskuetan. Ondarroako Radixu Irratiak ere elkarretaratzeagaz bat egin zuen.
Udalak eta Berdintasun Kontseiluak bost puntuko adierazpen instituzionala ere onartu dute. Modu horretara, erasotutako emakumeari elkartasuna adierazi eta babes osoa eskaini nahi izan diote, baita ere bere inguru hurbilari.
Udalak nabarmendu duenez, eskura dituen baliabide guztiak martxan jarri ditu; aholkularitza juridikoa, laguntza psikologikoa edota gizarte zerbitzuen laguntza. «Bigarren biktimizazioa ekidite aldera, beharrezkoak diren bestelako baliabideak eskura jartzeko konpromisoa hartzen du udalak; kontuan hartu behar baita horrelako egoeretan baliabideak murritzak direla, biktima ahulezia egoeran baitago».
Udal Berdintasun Kontseiluak eta udalak nabarmendu dutenez, gainera, indarkeria matxista salatzeko eta indarkeria horri aurre egiteko konpromisoa berretsi dute. «Ildo horretatik, egiturazko berdintasunik ezaren ondoriozko indarkeria horrek emakumeengan dituen ondorio latzei aurre egiteko jarraitzeko konpromisoagaz jarraituz».
Azkenik, berdintasun balioak oinarritu dituen jendartea lortzeko lanean jarraituko dutela azpimarratu dute. «Emakumeok espazio publikoan askatasunez ibiltzeko eta espazio hori modu librean erabiltzeko, eta sexu harremanak norekin, noiz eta nola izan erabakitzeko».
Ekainaren 13an
Ertzaintzak HITZAri esan dionez, emakumeak ekainaren 13an salatu zuen sexu erasoa. «Inputatua bakarra zen, eta ikertua izatera pasatu zen». Epaiketa azkarra ere egin zela esan dute er- tzainek. Orain auzia judiziala dela eta Ertzaintzak ez daukala eskumenik gaineratu dute.