San Pedro bezperagaz dator aurten umetxoen eguna. Ondo pasatzeko hamaika joko izango dituzte aukeran.
Hain zuzen, 11:00etatik 13:00etara
egurrezko jokoetan ariko dira. Ondoren, ohitura legez,
elkarregaz bazkalduko dute plazako aterpean (14:00).
Arratsaldean ere jolasean segituko dute. 16:00etatik aurrera,
puzgarrietan eta ohe elastikoetan nekatu arte dibertitzeko astia izango dute. Halaber, beroari aurre egiteko ere plan aproposa edukiko dute apar artean bustita. Gero, jaietako euren egun handia borobiltzeko txokolatadan elkartuko dira.
Iluntzean, berriz, ume, gazte zein nagusientzako musika emanaldia izango da herriko plazan.
D`Capricho bikote kubatarraren eskutik, gorputzak astinduko dituzte.
Danieuris y Daniellis Moya Avila ahizpek euren herrialdeko doinuak reggae, rock edota doinu melodikoagoekin uztartzen dituzte. Ezagunak dira Euskal Herrian, eta esaterako, 2015ean kaleratu zuten
Andrazkubak kantu bildumak oihartzun handia izan zuen. Miren Agur Meabe lekeitiarraren, Leire Bilbao ondarrutarraren eta Arrate Mardaras abadiñarraren letrekin osatutako kantekin osatu zuten diskoa. 20:00ak aldera hasiko da kontzertua.
Lekeitioko San Pedro bezpera. Bestalde, lekeitiarrak bihar arratsaldean hasiko dituzte San Pedro jaien ospakizunak.
18:00etan hitzordu bikoitza dute. Alde batetik, jubilatuen elkarteak alaituta, jai giroa izango dute herriko zaharren egoitza. Musika eta jan-edana ez dute faltako. Beste alde batetik,
Don Terentzio eta Doña Tomasa kalerik kale ibiliko dira, buruhandiek eta Lekittoko Itxaropena txistulari elkarteak lagunduta.
18:30ean, berriz, Javier Escuderok
hitzaldi interesgarria emango du Azkue aretoan,
Arrain kabanak. Lekeitiokoen historia eta oroitzapenak izenburupean.
Iluntzean
Lekitto musika bandaren doinuekin girotuko dute herrigunea.
SAN PEDRO BEZPERAKO EGITARAUAK
BERRIATUA (SAN PEDRO TXIKI EGUNA):
-
11:00-13:00: Umeentzako egurrezko jokoak
-
14:00: Umeen herri bazkaria plazako aterpean
-
16:00: Umeen jolasak: puzgarriak eta ohe elastikoak. Ondoren bits jaia. Eta jaia amaitzeko txokolatada.
-
20:00: D’Capricho bikote kubatarraren kontzertua, herriko plazan.
LEKEITIO:
- 18:00: Merienda eta jaia erresidentzian, jubilatuen elkarteak alaituta.
- 18:00: Buruhandiak, D. Terentzio eta Dñ. Tomasa kalez kale, Lekittoko Itxaropena txistulari elkarteak animatuta.
- 18:30: Arrain kabanak. Lekeitiokoen historia eta oroitzapenak hitzaldia, Azkue aretoan (gaztelaniaz). Hizlaria: Javier Escudero.
- 20:30: Lekitto musika bandaren kalejira.