Hungriako Gyor herrian lehiatuko den 18 urtez azpikoen Europako Txapelketan egongo da Ainara Mugartegi Solozabal atleta markina-xemeindarra.
Euskal atleta bi hautatu ditu Espainiako selekzioak eta Durango Kirol Taldeko atleta da euretako bat. 400 metro hesietan lehiatuko du Solozabalek; Gipuzkoako Alex Agiriano bigarren hautatua, berriz, luzean eta hiruko jauzian ariko da.
Ezusteko pozgarria izan da atleta markina-xemeindarrarentzat aukeraketa. 18 urtez azpiko atleten mailan hitzordu garrantzitsuenetakoa da Gyor-ekoa, eta erabat hunkituta dagoela aitatu du aitak.
Joan den asteburuan Gijonen lehiatu zen Espainiako Txapelketan parte hartu zuen Mugartegik, eta finalaurreko ikusgarria eginda sartu zen finalean, laugarren postua lortuz.
Martitzenean ailegatu zitzaion berri ona, eta astelehenean abiatuko da Madrilera Espainiako Selekzioko gainerako atletekin bat egiteko.
Uztailaren 5etik 8ra lehiatuko da Europako Txapelketa, eta 6an hasiko dela lehiatzen zehaztu dute etxekoek.
Ainara Mugartegi, Orkatz Beitia entrenatzaileagaz batera.