21. Zapato Azule aldaketakin dator
Jaiari, bestalde, Andrabanda feministak emango dio amaiera, estreinako. «Modu horretara, jaiari ikutu feminista eman nahi izan diogu». Radixu Irratikoek gogorarazi dutenez, jaiaren funtsa ekonomikoa da, irrati libreak bere egunerokoaz jarraitu ahal izateko. «Ez da ahaztu behar, jaia, azkenean, Radixu finantzatzeko dela». Hau da, bihar boluntarioek egingo dute diru bilketari esker, hainbat proiektu gauzatu ahal izango ditu herriko irratiak.
20 erakusmahai. Jaiari dagokionez, eguneko momentu berezienetako bat Manuel Eluren ahozko bolanderekin etorriko da. 12:00etan, Superman edo Star Wars filmetako soinu bandagaz girotuta, Nekane Akarregigaz batera irtengo du Eluk Alaiko balkoira, eta haren punpadek piztuko dute jaia. Aurretik, baina, jaia girotzen hasita egongo da, Euskal Herriko Kamiseta Azokagaz. Latxanbre enparantzan Euskal Herri osotik etorritako hogei erakusmahai egongo dira, tartean ondarrutarrak, euren diseinu berriak erakusten. Eguerdian, hainbat ekintza egingo dira, baina, 14:00ak inguruan, eguneko unerik politenetariko eta hunkigarrienetarikoa ailegatuko da: Dinamartxa. Ordu horretarako, Kantoipe, Nasa eta Kofradia Zaharraren inguruetan batutakoak Dina Bilbaoren omenezko martxan datozenen zain egongo dira. Kresalako bandako musikariek, Artelango erraldoiek, Alaiko balkoian egongo diren irrintzilariek eta han batutako jendearen txalo zaparradak eta Txapeldunak kantuak hartuko ditu Dinamartxako parte hartzaileak. Antolatzaileek emandako datuen arabera, 74 lagunek egingo dute mendiz mendi ibilbidea; bizikletan etorriko direnak, berriz, 158 izango dira. «Tolosan bizikleta topaketa bat dago, eta aurten ez dugu tolosarrik izango Dinamartxan. Baina hasierako metroak batera egingo dituzte». Dinamartxako azkena sartu ondoren, betiko modura, Nekane Akarregik Radixu Irratiaren pregoia irakurriko du, eta orduan jakingo da aurtengo omendua zein den.Antolatzaileek, azkenik, jaia ospatzera datozenei ahal badute garraio publikoan etortzeko deia egin diete. Bestelakoan, hainbat gune atonduko dira ibilgailuak aparkatzeko: Zaldupe atzeko aparkalekua edota portua. HONEKIN LOTUTA: Iazko ARGAZKI GALERIA eta BIDEOA74 lagunek egingo dute mendiz mendi ibilbidea; bizikletan etorriko direnak, berriz, 158 izango dira