Arrano arrantzaleak behatzeko doako irtenaldiak, Urdaibain
Beste urte batez, Gautegiz Arteagan kokatuta dagoen Urdaibai Bird Centerrek Afrikatik iritsitako arrano arrantzaleak behatzeko irtenaldiak antolatu ditu udarako. Ekainaren 22an hasi zuten eskaintza, eta irailaren 7an egingo dute azkenengoa, barikuro et...
Hamabi irtenaldi egingo dituzte: ekainaren 22an egin zuten lehenengoa, eta gaur egingo dute bigarrena. Uztailean jarraituko dute: 6an, 13an, 20an eta 27an. Abuztuko bariku guztietan (3an, 10ean, 17an, 24an eta 31n) bilduko dira eta baita ere iraileko lehen barikuan.
Irteera guztiak 10:00etan hasiko dituzte Urdaibai Bird Centerren, eta bi orduko iraupena izango dute. Zentroak jakitera eman duenez, aurten, Oka ibaiaren eskuineko aldetik egingo dituzte irteerak, «arrano arrantzaleak baldintza hoberenetan behatu ahal izateko aukera hobea dagoelako».
Ibilbidean zehar arrano arrantzaleak ikusteko aukera egongo da, baina, horrez gain, paisaia, arranoen bizilekua eta espazioa partekatzen duten hegaztiak ere ikusi ahal izango dituzte bisitariek.
Gehienez, irteera bakoitzean hamar lagunentzako lekua egongo dela azaldu du Urdaibai Bird Centerrek; hori dela eta, beharrezkoa izango da aurretiaz izena ematea 699 83 92 02 telefono zenbakira deituta.