Aurten, lehenenegoz,
turrun bakarra entzun da 06:30ean, Kalare Deuna kofradia inguruetan. Ordu batzuk lehenago ekarri ditu denboraldiko lehen hegaluze aleak Lekeitioko
Kalamu arrantzontziak. Denetara, 13 tona hegaluze (13.000 kilo) izan dira, 3.500 kilo tamaina handikoak eta 9.300 kilo tamaina ertainekoak. Handiak 4,80 euroko bataz besteko prezioa egin du bentan; ertainak 3,80 eurokoa –4 eurokoa izan da bataz besteko osoa–. Datozen orduetarako hegazluze gehiago espero dute portuan.
33.600 tona ontziko. Hegaluze Atlantikoaren Kontserbaziorako Nazioarteko Batzordeak iaz erabaki zuen aurten eta datozen bi urteetan 33.600 tonatan ezartzea ontzi bakoitzak urtean arrantzatu ahalko dituen hegaluze kopurua. 2017an 28.000 tonakoa izan da kuota. Hala, ezarritako kuota beteta zeukatelako, iazko urriaren hasieran hegaluzea arrantzatzeari utzi behar izan zioten ontziek.
Kalamua, deskargatzen, artxiboko irudian.
Hiru urterik behin neurtuko dute hegaluzearen biomasa egokia ote den. Azken ikerketa iaz egin zutenez, hurrengo ikerketa sakona 2020an egingo dute. Iazko kanpainak 6.760 tonako arrantzuak utzi zituen euskal portuetan, eta Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera 26,3 milioi euroko irabaziak utzi zituen lehen salmentagaz.