Jonatan Hernandez gasteiztarra fitxatu du Jai Alai Professionalek
Jai Alai Professionalek Jonatan Hernandez Duke gasteiztarraren fitxaketaren berri eman du aste honetan.Azaldu dutenez, zesta enpresak duen atzelarien taldea sendotzen lagunduko die Hernandezen fitxaketak.Duke lau urtez egon da Euskal Herriko frontoieta...
Azaldu dutenez, zesta enpresak duen atzelarien taldea sendotzen lagunduko die Hernandezen fitxaketak.
Duke lau urtez egon da Euskal Herriko frontoietan jokatu barik. Arabarrak adierazi du ilusioz dagoela, bai eta Euskal Herrira itzultzeko gogotsu ere. «Gozatzera aterako naiz kantxara, eta irabazteko ahaleginak egingo ditut. Baina batez ere kirol honetaz gozatzea da nire helburua».
Orain dela lau urte
2014ko Kaltzada Klasikoan jokatu zuen zestaren katedralean; Irastorza lesionatu, eta haren ordez jokatu zuen Goikoetxeagaz. Partidu bikaina eginda, Beaskoetxea eta Lopez bikotea garaitzea lortu zuten.
AEBetako ibilbideari dagokionez, Dania Jai Alain debutatu zuen arren, azken denboraldietan Miamiko frontoian aritu da.
Orain dela bi urte zirkulazio istripu batean larri zauritu zen, eta, ondorioz, denbora luzez egon zen jokatu barik. Hilabate askoren ostean, Miamiko frontoira bueltatu zen.
2012an binakako txapelketa irabazi zuen Egiguren donostiarragaz; Goikoetxea eta Alliez II geratu ziren txapeldunorde. 2010ean, orduan ere Egigurenegaz, Orlandoko Citrus txapelketa irabazi zuen.
Beste alde batetik, Fort Piercen eta Orlandoko frontoietan atzelari onenaren titulua dauzka irabazita.