Sanpedroetako ohiturek indartsu darraite Lekeition
[zuzenean ARGAZKI GALERIA IKUSI] – [EGITARUA]
Ohiturari eutsiz, Lekeitioko Udaleko alkate eta zinegotziek prozesioa egin dute kofradiako lehendakari eta arduradunekin batera udaletxetik elizaraino, Lekeitioko Musika Bandak lagunduta. Joseba Agirretxea eta Idoia Sagastizabal Espainiako Kongresuko diputatuek, Jose Maria Cazalis senatariak, Ibone Bengoetxea eta Lorea Bilbao diputatuek, Josu Unanue EH Bilduren batzar nagusietako bozeramaleak, Joseba Gezuraga batzarkideak, Pello Urizar eta Jasone Agirre legebiltzarkideek eta inguruetako herrietako alkateek ere parte hartu dute ekitaldian. Meza ostean berriz, eliz eta erakundeetako arduradunek San Pedroren irudia porturaino eraman eta hango irudiaren aurrean Kilin Kalakoa edo uretara botatzeko keinua egin dute, ohi modura. San Pedropean geldialdia eginda udaletxera abiatu dira.[zuzenean ARGAZKI GALERIA IKUSI] – [EGITARUA]
Usadioei jarraituz, Asier Uskola hiru bidar igo da gaur, Kaxarranka gainera. San Pedropean, Kofradia aurrean eta plazan egin du dantza ikusgarria, ikusleen irrintzi eta txalo artean. Bien bitartean, Eguzki dantza dantzatu dute Etorkizuna dantza taldeko dantzariek, plazan. Gonbidatu berezia atera dute gaur, gainera; beste batzuen artean, Koldo Goitia Lekeitioko alkateak egin du soka dantza.