Asteburuan Castellon (Herrialde Katalanak) lehiatu den
Espainiako Txapelketan parte hartu du
Jonan Bilbao Omaetxebarria atleta markina-xemeindarrak. Durangaldea Runing taldeko kirolaria 3.000 metroko finalerako sailkatu zen 9 minutu eta 29 segunduko marka lortuta.
Jonan Bilbao Castelloko lasterketan. Argazkia: Jon Bilbao
Barikuan abiatu zen Castellorantz Bilbao, bere taldekideekin batera, eta finala atzo [uztailak 1] 20:00etan izan zuen. Nahiz eta norgehiagoka arratsaldeko azken orduetan izan, bero asko egin zuen Valentzi aldean, eta atleta gazteak ezin izan zuen
9 minutu eta 29 segundotan ezarrita daukan marka pertsonala hobetu. Hala ere, amaiera polita eman dio Bilbaok denboraldiari, eta esperientzia berri honegaz “pozik” agertu dela adierazi dute etxekoek.
Espainiako Txapelketako 3.000 metroko parte hartzaileak irteeran. Argazkia: Jon Bilbao