Zapatuan [ekainak 30] eta domekan [uztailak 1] egindako euri zaparradek gorabehera handiak eragin zituzten Lea-Artibain eta Mutrikun. Taberna eta bestelako lokaletara ura sartzeaz gain, zuhaitzak ere erori ziren zenbait herritan.
Mutrikun, esaterako, Zubiaga plaza (Gaztetxea dagoen gunea) eta inguruak ur azpian geratu ziren (bideoan). Plaza horren ondoan dauden lokaletara eta atarietara era ura sartu zen.
Lekeition ere arazo asko sortu ziren: haize bufada handien ondorioz zuhaitzak erori ziren parkean, Aldaztorre, Juan Bautista Eguskitza eta Aranzibia kaleetan, eta Eskolapeko taberna eta atarietara ere ura sartu zen. Errekak ere gainezka egin zuen, eta Iturriotz institutuko bidea, osasun etxeko kalea eta Atea kaleek urez gainezka eta lokatzez beterik geratu ziren. “Frontoian ere ura sartu zen eta uholdeak sortu ziren. Azkenik, saneamenduko tapa asko irekita agertu ziren, urez gainezka”, esan dute udal ordezkariek.
Lekeitioko elikadura bankuko lokala ere ur azpian geratu zen, eta arduradunek esan dutenez, behean zuten janari guztia galdu dute; urak 15 zentimetrora ailegatu zen. Gertaeraren harira, eguenetik [uztailak 5] aurrera janari bilketa egingo dutela iragarri dute. Bilketa dendetan egingo dute.
Lekeitioko Atea kalea, zaparrada eta gero.
Aulestiko Errekondo parkean eta inguruetan ere kalteak gertatu ziren. Munitibarren ere (beheko argazkietan) ur putzuak egin ziren, eta jakitera eman dutenez, atari batzuetara ere ura sartu zen. Gainerako herrietan ere gorabeherak izan ziren nagusi. Izan ere, minutu gutxitan metro karratuko litro asko zenbatu ziren.
Aulestiko Errekondo parkeko pantalana, apurtuta.
Munitibar
Munitibar
Munitibar
Munitibar
Munitibar
Munitibar
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.