Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Giro ikusgarriagaz gozatu dute Markina-Xemeingo San Martin ermitako jaietan

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2018/07/03
Dantza solte txapelketa, umeentzako jolasak eta karta jokoak egon ziren aukeran, besteak beste, domekan [uztailak 1] Markina-Xemeingo San Martin ermitako jaietan. Beste urte batez, egitarau oparoa prestatu zuten San Martin Kofradiakoek egunari ukitu berezia emateko, eta beso zabalik hartu zituzten, oinez zein autoetan, paraje ederragaz eta jaiagaz gozatzera hurreratu ziren guztiak.
Dantzariak taula gainean dantzan. Argazkia: San Martin Kofradia

Dantzariak taula gainean dantzan. Argazkia: San Martin Kofradia

Ohi modura, aurreskuagaz hasi zuten eguna, eta nagusien dantza solte txapelketari hasiera eman zioten ondoren. Ikustaldia eskaini dute dantzariek aurten ere, eta aurtengo irabazleak Ane Urruzola (Billabona) eta Iker Sanz (Lezo) izan dira. Horrela geratu ziren sariak:
  1. Ane Urruzola (Billabona) eta Iker Sanz (Lezo).
  2. Larraitz Larrañaga eta Amets Amubieta azpeitiarrak.
  3. Maider Arrieta eta Jon Ander Iriondo azpeitiarrak.
  4.  Irati Lopez eta Gorka Granado sopelarrak.
Dantzariek oinak astintzen zituzten bitartean paellei azken osagaiak gaineratu zizkieten Paella Txapelketako parte hartzaileek. Lau lagunek osatu zuten epaimahaia eta guztiak dastatu ostean, lehenengo lau paella onenak aukeratu zituzten. Sumiña, San Martin, Eskaut eta Lomiño eta lagunek taldeek Barrenetxek emandako barazki sorta izan zuten opari.
Epaimahaia paellak dastatzen. Argazkia: San Martin Kofradia

Epaimahaia paellak dastatzen. Argazkia: San Martin Kofradia

Jokoan. Arratsaldeko euria ere ez zen aitzakia izan ondo ez pasatzeko. Saku lasterketan, patatak eramaten, dantzan… gozatu zuten umeek.
Umeen jolasak. Argazkia: San Martin Kofradia

Umeen jolasak. Argazkia: San Martin Kofradia

Eurik ihesi, nagusiak ere ermita barruan eta haren aterpean jokatu zuten kartetan, bazkalostean. Jose Barenda 34. Mus Txapelketako irabazleak Plaza eta Arrate izan ziren, bigarrenak Anitu eta Isidro, hirugarrenak Kepa eta Iñaki eta laugarrenak Zabala eta Meabe. Briska Txapelketan, ostera, Javier eta Mari Tere izan ziren nagusi, bigarren Idoia eta Eli gelditu ziren, hirugarren Lolita eta Martin eta laugarren Arantza eta Julian. 150 euro eta txapelak, 100 euro, 80 euro eta 50 euroko sariak eraman zituzten etxera Mus zein Briskako lehen laurek hurrenez hurren.
Mari Tere eta Javier Briskako txapeldunak, jai batzordeko kideagaz. Argazkia: San Martin Kofradia

Mari Tere eta Javier Briskako txapeldunak, jai batzordeko kideagaz. Argazkia: San Martin Kofradia

Eta egunari amaiera emateko, jaietako zozketa egin zuten. Aurtengo zenbaki saritua 579 izan da eta San Martin Kofradiakoek azaldu dutenez, Olatz Basterretxea Itxurrixari irten zaio.  

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.