Hirutik bi, eta lidertzari eusten
Urdaibaik lehen eta hirugarren postuak lortu ditu asteburuan, eta Ondarroak seigarrena eta hamargarrena. Lur Uribarren elantxobetar patroiak Urdaibaigaz debutatu duEusko Label Ligaren lehenengo hiru jardunaldiak lehiatuta, hirutik bitan nagusitu da Urd...
Urdaibaik lehen eta hirugarren postuak lortu ditu asteburuan, eta Ondarroak seigarrena eta hamargarrena. Lur Uribarren elantxobetar patroiak Urdaibaigaz debutatu du
Eusko Label Ligaren lehenengo hiru jardunaldiak lehiatuta, hirutik bitan nagusitu da Urdaibai. Denboraldiko lehen estropadan lortu zuen lehen garaipena, eta bigarrena, zapatuan. Hain zuzen ere, biak ala biak ibaian lehiatutako estropadak izan dira.Domekan, berriz, ligako beste oilarrak, Hondarribiak eraman zuen 35. Petronor Bandera, Zierbenan.
Asteburuko emaitzen ondoren, 34 puntugaz Urdaibai dago sailkapen buruan, eta puntu bakarrarera dauka Hondarribia.
Zierbena, erregular
Zierbenak ere bikain hasi du uda. Asteburuko bi estropadetan bigarren amaitu du, eta 31 puntugaz hirugarren dago.
26 puntu ditu Santurtzi laugarrenak, eta atzetik Orio dago, 24 puntugaz. Ondarroak, berriz, 15 puntu bildu ditu orain arteko hiru estropadetan, eta sailkapeneko zortzigarrena da.
Zapatuan ohorezko txandako lau traineruak sailkatu ziren lehenengo postuetan. Lehia estua eduki zuen talde bermeotarrak Zierbenagaz. 19 minutu, 31 segundo eta 8 ehunen markatu zituen Urdaibaik, eta 2 segundo eta 38 ehunenera sailkatu zen Zierbena. Zirraragarria.
Carlos Mañas Urdaibaiko arraunlariak esan zuen Zierbena, Orio eta Hondarribiagaz lehia estua edukitzea aurreikusten dutela. Hala eta guztiz ere, inor ezin dela baztertu gaineratu zuen, estropada batean edozer gerta daitekeelako. «Ondo hasi gara, sentsazio onekin, eta horrela jarraitzea da garrantzitsuena».
Hondarribiak irabazlearengandik 10 segundo eta 90 ehunenera amaitu zuen, eta 13 segundo eta 40 ehunenera sartu zen Santurtzi.
Ondarrutarrak bigarren sailkatu ziren bigarren txandan; 20 minutu, 2 segundo eta 88 ehunenetan amaitu zuen lehia Antiguako Ama-k.
Itsasoko lehenengoa
Domekakoa izan zen denboraldi honetako itsasoko lehen estropada. 19 minutu, 27 segundo eta 80 ehunenetan burutu zuten lehia hondarribitarrek. 4 segundo eta 94 ehunenera sailkatu ziren zierbenarrak, eta 11 segundo eta 2 ehunenera bermeotarrak.
Bigarren txandako denborarik onena eginda, oriotarrak sailkatu ziren laugarren; Bermeoko eta Orioko traineruen artean sei ehuneneko aldea egon zen.
Zapatuko estropadan Eneko Bilbao aritu zen Urdaibaiko patroi lanetan, baina, domekan, Lur Uribarren patroi elantxobetarrak debutatu zuen.
Ondarroa seigarren sailkatu zen atzo, eta hamargarren amaitu zuen zapatuko estropada. 20 minutu, 4 segundo eta 94 ehuneneko denbora egin zuen.