Jonan Bilbao atletak Espainiako Txapelketako finala lehiatu du
Asteburuan Castellon (Herrialde Katalanak) lehiatu den Espainiako Txapelketan parte hartu du Jonan Bilbao Omaetxebarria atleta markina-xemeindarrak. Durangaldea Runing taldeko kirolaria 3.000 metroko finalerako sailkatu zen, 9 minutu eta 29 segundoko m...
Barikuan abiatu zen Castellorantz Bilbao, bere taldekideekin batera, eta finala domekan 20:00etan izan zuen. Nahiz eta norgehiagoka arratsaldeko azken orduetan izan, bero handia egin zuen Valentzia aldean, eta atleta gazteak ezin izan zuen 9 minutu eta 29 segundotan ezarrita daukan marka pertsonala hobetu. Hala ere, amaiera polita eman dio Markina-Xemeingo atleta gazteak denboraldiari, eta esperientzia berri honegaz «pozik» agertu dela adierazi dute Bilbaoren etxekoek.