Karraspio hondartzara joateko autobusa edukiko dute etxebarritarrek
Aurten ere Mendexako Karraspio hondartzara joateko autobus zerbitzua eskainiko du Etxebarriko Udalak. Atzo [uztailak 2] hasi ziren zerbitzua eskaintzen eta uztail eta abuztu osoan martxan egongo dela jakitera eman dute, jai egun eta asteburuetan ezik.
Joan etorriaren zenbatekoa 3 eurokoa izango da, eta kopuru zehatza eramateko eskaria egin dute. Ordutegiari dagokionez, autobusak egunero 15:30ean irtengo du geltokitik eta 19:30ean bueltatuko da Karraspiotik Etxebarrira. Autobusak Txoribenta auzoan ere geldialdia egingo duela zehaztu du udalak.