Lagun taldeen arteko jolasak antolatu ditu Markina-Xemeingo Udalak uztailaren 15erako. Bost edo sei laguneko taldeak osatu eta
proba ezberdinak gainditu beharko dituzte partaideek. Galdera-erantzunak, txapel jaurtiketa, gobara lasterketa, ura ahoan eramanda erreleboak, stand up paddel, arku tiroa eta motor txikien lasterketa probak edukiko dituzte besteak beste. Antolatzaileek zehaztu dutenez, 12 urtetik aurrerakoek parte hartu dezakete norgehiagokan, hori bai, parte hartzeko izena
barikura [uztailak 6] arte eman ahalko da udaletxeko harreran.
Gazteak saku lasterketa egiten Zelaian.
Zelaian hasiko da norgehiagoka,
19:00etan, eta guztira zortzi proba gainditu beharko dituzte taldeek. Batzuk Zelaian egingo dira eta beste batzuk kiroldegi ondoan eta Goiko Portalean.
Lehenengo gelditzen diren bost taldeek
sariak irabaziko dituzte: 300 euroko bonua lortuko dute irabazleek, 200 euroko bonua bigarren taldeak, 100 euroko bonua hirugarrenek, 50 euroko afaria laugarrenek eta 50 euroko afaria bosgarrenek.
Jolasetarako behar den material guztia antolakuntzak ipiniko du.