Antxoaren biomasa «unerik onenean» dago
Leandro Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak eta Rogelio Pozo Azti Tecnaliako zuzendariak antxoaren biomasaren azterketaren (Bioman) emaitzak aurkeztu dituzte. Eta azaldu dutenez, azken 31 urteetan egindako azterketa guztiet...
«225.000 tona antxoa kalkulatu dira, eta hori datu positiboa da». Hala, antxoaren biomasa «unerik onenean» dagoela esan dute.
Azterketak egitearen garrantzia azpimarratu du Azkuek. «Antxoa da gure arrantzaleen ekonomiaren zutabeetako bat, eta interes komertzial handieneko espezie bat ere bada, nahiz-eta bizitza laburra edukitzeagatik eta kanpoko agenteen eraginpean egoteagatik aldakorra izan. Horregatik, ezinbestekoa da urtetik urtera itsasoan zenbat antxoa dagoen egiaztatzea».
Azterketa horiei esker, espeziearen harrapaketa «modu iraunkorrean» kudeatzen dela eta espeziea «babestuta» dagoela ere bermatu» ahal dela gaineratu du.
Funtsean, Bioman kanpainaren helburua da udaberriaren bukaeran Bizkaiko Golkoan dagoen antxoa helduaren populazioa aztertzea. Azterketa egiteko eguneko arrauntza ekoizpena kalkulatzen dute oinarri bezala. Hain zuzen ere, antxoa helduaren aleak jasotzen dituzte, ondoren haien bataz besteko ugalkortasuna kalkulatu ahal izateko; antxoa eme bakoitzak bataz beste erruten dituen arrautzak kalkulatzen dituzte.