Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Canada BC Bike Race egingo dute Helmugak proiektuko kideek

Asier Alkorta
Berriatua,Ispaster,Markina-Xemein
2018/07/04
Helmugak Eusport proiektuko bost kide mundu mailako beste proba bat egiten hasiko dira zapatuan [uztailak 7]: Canada BC Bike Race lasterketa. Zazpi etapatan banatuta, zazpi egunetan 321 kilometro egingo dituzte txirrindu gainean. Ondokoak dira proba egingo dutenak: Ander Txakartegi (Berriatua), Xabat Arrate (Markina-Xemein), Iban Amias (Ispaster), Oier Aurrekoetxea (Bermeo) eta Joseba Albisua (Zumarraga). Bostak Kanadara bidean doaz, eta ordu aldaketagaz, eguen iluntzerako [uztailak 5] ailegatuko dira. Ilusioz beteta eta ondo pasatzeko helburuagaz doazela esan dute.

[ETAPAK, EGUNEZ EGUN]

Txirrindu gainean jarri eta kilometroak egiten abilak badira ere, proba hau «oso gogorra» dela diote. «Oso teknikoa da, eta etapa batzuetan ere desnibel handia dago. Lasterketa egin zuen batek esan digu benetan gogorra dela», dio Txakartegik.
Ander Txakartegi Helmugak Eusport

Txakartegi, Berriatuko plazan.

Besteak beste, Titan Desert eta Mongolia Bike Challenge probak egindakoa ere bada Txakartegi, baina Kanadakoa guztiz ezberdina dela iragarri du. «Basoetan barrena ibili behar gara txirrinduagaz, eta ibilbidea ez dago asfaltatuta; sustrai artean eta abar ibili behar gara. Diotenez, paisaia ikusgarriak ikusiko ditugu». Guztira, 36 herrialdetako 650 txirrindularik egingo dute lasterketa. «Izen-ematea zabaldu eta 23 ordutan leku guztiak bete ziren».

[ETAPAK, EGUNEZ EGUN]

Batazbeste, etapa bakoitza hiru eta sei ordu bitartean egingo dute. «Nik uste gu lau eta bost ordu tartean ibiliko garela». Parte hartzaile guztien artean gizonezkoak dira gehienak (%85). Aurretik Mongolian eta Marokon egindako probetan ez modura, oraingoan tenperaturak nahikoa baxuagoak izango direla esan du. «28 eta 30 gradu inguruko tenperaturetan ibiliko gara, eta baso barruan ibiliko garenez, han freskoago egoten da eta nahikoa ondo ibiliko garela uste dugu». Desnibel handiena daukan etapa 4. etapa bada ere (1.768 metro), zailena azken etapa izango dela esan du Txakartegik. «Aurreko urteetan azken etapa horrekin hasten zen lasterketa. Aurten, baina, azkenerako utzi dute». Azken eguneko asmoa. Bostak batera joango direla esan du Txakartegik. «Gu proba egitera eta ondo pasatzera goaz, eta nahikoa batuta joango gara etapa guztietan».

[ETAPAK, EGUNEZ EGUN]

Etapa guztiak eginda, eta etxerako bidea hartu aurretik, bestelako asmorik ere badaukatela argitu dute. «Uztailaren 14an Vancouverren bizi diren euskaldunak batu egiten dira, eta gure asmoa da egingo duten jai edo parrilladara ailegatzea». Txirrindu gainean ordu asko pasatakoak dira bostak, eta mendirik garaienak edo kilometro asko eta askoko ibilbideek ere ez dituzte beldurtzen. Hori bai, azken denboraldian topera entrantzen ibili direla diote.

[ETAPAK, EGUNEZ EGUN]

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.