Aurtengo Andra Mari eta San Roke jaietarako kartela aukeratzeko asmoz, lehiaketa publikoa egin du, beste urte batez, Gernika-Lumoko Udalak. Lehiaketara aurkeztu dituzten lanak ikusgai ipini dituzte Gernika-Lumoko Kultur Etxean, eta bihar arte egongo da...

Aurtengo Andra Mari eta San Roke jaietarako kartela aukeratzeko asmoz, lehiaketa publikoa egin du, beste urte batez, Gernika-Lumoko Udalak. Lehiaketara aurkeztu dituzten lanak ikusgai ipini dituzte Gernika-Lumoko Kultur Etxean, eta bihar arte egongo da horiek ikusteko aukera. Guztira, bost izan dira aurten aurkeztu dituzten lanak:
Alegria,
Batu jaira,
Etorri dantzara,
Iparragirre eta
Jai Alai. Herritarrek zein elkarteek egindakoak dira aipatu lanak. Eta horiek guztiek daukate herriagaz eta jaiekin zerikusia duen ezaugarriren bat: zesta, jaitsiera, jaietako zapiak, jai giroa, musika, lehiaketak…