Guztira lau pertsona zauritu dira gaur goizean [uztailak 4] BI 633 errepidean Markina-Xemeingo Urberuaga auzoan izan den trafiko istripu batean. Ezbeharrean
hiru ibilgailu egon dira nahasita.
Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak
Ertzaintzak jakitera eman duenez, istripua 07:25ak aldera gertatu da. Auto bik aurrez aurre jo dute eta hirugarrenak atzetik jo ditu. Istripuaren eraginez, lau lagunek zauriak izan dituzte eta bat, gainera,
suhiltzaileek atera behar izan dute ibilgailu barrutik. Zaurituetako hiru Galdakaoko ospitaletara eraman behar izan dituzte eta bestea Gurutzetakora.
Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak
Ezbeharraren ondorioz, 09:06ak arte
errepidea moztuta egon da eta auto-ilarak sortu dira. Ordu horretatik aurrera errail bat zabaldu dute eta zirkulazioa gidatu du Ertzaintzak. 11:00etan, oraindik garabiak egon dira autoak errepidetik ateratzen.