Ortizeneko eraikina eraisten hasi dira Ondarroan
Ekainaren 18an hutsik zegoen Ortizeneko etxebizitzen eraikinan su hartu zuen, eta eraikina kolapsatzeko arriskua handia zela kontutan hartuta, Ondarroako Udalak eraikina eraisteko agindu zion jabeari. Eraikina eraisteko garabiak aurreko astean iritsi ziren bertara, eta egunotan eraikineko zati txiki batzuk eraitsi ostean, gaur [uztailak 4] –argazkian– bota dute eraikinaren zati handi bat.
HONEKIN LOTUTA: Sutea gertatu zen eguneko ARGAZKI GALERIA