Txan Txun Txun-en etorreragaz lehertu da jaia Amoroton
[zuzenean ARGAZKI GALERIA IKUSI]
Amorotoko herriari eskerrak eman dizkie, eta pregoia irakurtzeko eurek hautatu izana ohorea dela esan dute. Jaietan gozatzeko mezua luzatu dute udaletxeko balkoitik, eta den-dena ez dela libre azpimarratu dute, “bakean dagoenari bakean uzteko”. Hain zuzen, udalak ere eraso sexistarik gabeko jaiak aldarrikatu ditu. Watxinitiei ezustekoa eman diete amorotarrek. Izan ere, wantxifans talde bat hurreratu zaie, eta watxiniti izateko mezua zabaldu dute plazan zeudenen artean. Pregoiaren aurretik eta ondoren ere ez da umorerik falta izan. Goitia eta Enbeita balkoira igo aurretik, herritarren arteko olinpiadak egin dituzte. Hain zuzen, “autoktonoen, etorkinen eta joandakoen” arteko jokoak egin dituzte. Ikusleen arteko barre-algara artean, primeran pasatu dute batzuen zein besteek. Txupina jaurti ondoren, bertsolariek eta trikilariek hartu dute lekukoa. Garazi Navarro amorotarrak eta Xabat Galletebeitia eta Aitor Arrizubieta Toko lekeitiarrek eta Nerea Onaindia eta Ainhoa Arostegi trikitilariek lagunduta elkartu dira poteoan. Gauean parrandarak aitzakia ederra izango dute Gozategi eta DJ Bull-en eskutik. *Jaien egitarau osoa ikusteko sakatu hemen.