Bizkaiko Itzuliaren 2. etapa lehiatuko dute Markina-Xemeinen
Lau egunetan lehiatuko den Junior mailako 24. Bizkaiko Itzulia txirrindulari lasterketaren 2. etapa jokatuko dute barikuan [uztailak 6] Markina-Xemeinen. 16:30ean hasiko da lasterketa Aldaola kalean, eta bertan egongo da helmuga ere. 18:37 ean aurreikusten dute amaiera.
Txirrindulariek 79,6 kilometroko ibilbidea egin beharko dute eskualdean zehar. Kostatik buelta emango dute lehenengo eta Lea ibarretik ibiliko dira ondoren. Bigarren eta hirugarren kategoriako mendateak igo beharko dituzte: Milloi eta Gontzugarai.