Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Dena prest daukate Iturretan Kristobal Deunaren jaiak ospatzeko

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2018/07/05
Markina-Xemeindik Iturreta tontorrerainoko martxagaz hasiko dira domekan [uztailak 8] Kristobal Deunaren ospakizunak. Arkupe aurrean batuta, Iparragirretik gora abiatuko dira ibiltariak Itxurrixa eta Laitxu ondotik igarota Iturretara heltzeko. Dena prest aurkituko dute bertan, auzoko jai batzordeak txukunduta dauka ingurua jada. Urteroko hitzorduari eutsita, aurten ere, goizetik iluntzera arteko egitaraua prestatu du Iturretako jai batzordeak Kristobal Deunaren jaietarako. Urteroko ekimenak mantendu eta berriekin osatu dute egitaraua. Horrela meza egongo da 11:00etan, eta ermita atetik bada ere, autoen bedeinkapenik ez da faltako.
Mungiako Goietas jatetxearen idi bikotea jaietako idi probetan parte hartzen.

Mungiako Goietas jatetxearen idi bikotea jaietako idi probetan parte hartzen.

Ermita ondoko probalekuak zaldi biren arteko norgehiagoka hartuko du goizean. 20 minutuko saioan Patxua tabernaren Itzu zaldiak daukan marka gainditzen saiatuko da auzoko Adorrixa, Saleroso zaldiagaz. Arratsaldean, ostera, Kristobal Deunaren 49. idi probak lehiatuko dira. Hiru idi pare aterako dira probalekura: Bolibarko Zubibarrirenak, Errezilgo Mendiolarenak eta Errezilgo Ezkudun anaienak. 1.000 euroko sariak, estalkiak eta garaikurra eramango ditu irabazleak.

[EGITARAUA]

Ohi modura, landan egingo dira, umeentzako txapel jaurtiketa eta 14 urtetik gorakoentzako txinga jaurtiketa norgehiagokak. Trebeenek sariak edukiko dituztela azaldu dute antolatzaileek. Bestalde, umeentzako puzgarriak egongo dira egun osoan, eta lehenengo aldiz Arantza eta Pantxoren kantaldia, 16:00etatik aurrera. Nahi dutenek, gainera, egun pasa egin eta Iturretako Beti Jai elkartean bazkaltzeko aukera edukiko dute. Bertan egunean sukaldean edo tabernako barran izena eman eta jai batzordekoek prestatzen duten bazkari ederragaz gozatzeko aukera egoten da urtero. Parrilan egiten dituzten txerri saiheskiak “sekulakoak” direla azpimarratu dute auzotarrek. Iturretako San Kristobal jaiak Aspaldiko garaietatik. Karteletik kanpo dauden ohitura zaharrak ere mantentzen dituzte Iturretan. Lehen kofradia osatzen zuten Iturretako baserrien artean, eta ermita zaintzeaz arduratzen ziren aldiro-aldiro baserri bi. Ohitura hori gaur egunera arte ailegatu da, eta aurtengo maiordomoak arduratuko dira domekarako ermita garbitu eta atontzeagaz. Hala ere, gaur egun beste auzotar guztien laguntza ere izaten dute, denen artean ateratzen dituzte jaiak aurrera.

[EGITARAUA]

Banda ordaintzeagaz ere ez da inor ahaztuko. Auzotarrek dohaintzan ematen dute dirua ermita jantzi edo beharrezko diren gastuetarako, eta Iturretan Banda ordaintzea esaten diote baserriaren izenean egiten den ekarpenari. Auzotarrek esan dutenez, aurten ere mahaia jarriko dute Banda ordaintzen dutenen oharrak hartzeko.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.