Esklerosi anizkoitzaren alde bustiko dira herritarrak domekan
Urteroko hitzorduari hutsik egin barik jarri dute martxan aurten ere Busti Zaitez kanpaina. Esklerosi anizkoitza duten pertsonei elkartasuna adieraziz, Euskal Herriko hainbat hondartza eta igerilekutan igeri egingo dute parte hartu nahi duten herritarr...
Halaber, toki horietan egongo diren boluntarioek kanpainan nola lagundu daitekeen azalduko dute, eta esklerosi anizkoitzari buruzko informazioa ere emango dute.
Dirua biltzeko asmoz, gainera, Kukuxumusuk diseinatu duen materiala ere saltzen ariko dira: elastikoak, motxilak, soinekoak, zapiak…
Busti Zaitez kanpainak gaixotasun sendaezin horrek sortaratzen dituen arazoak gizarteari jakinaraztea du helburu, eta baita gaitza pairatzen dutenei eskaintzen zaien errehabilitazio zerbitzuak finantzatzeko dirua lortzea ere.