Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Gernika Jai Alaiko pilotariak ariko dira Markina-Xemeingo Master Seriesen

Asier Alkorta
Lekeitio,Markina-Xemein,Mutriku
2018/07/05
Jai Alaik martitzenean [uztailak 3] aurkeztu zuen aurtengo Jai Alai World Tour-eko egutegia eta zirkuituaren baitan jokatuko diren txapelketak. Asteburuan hasiko da Jai Alai Worl Tour, Hossegorreko Grand Slam txapelketagaz (barikuan) eta Markina-Xemeingo Master Seriesagaz (zapatuan), eta txapelketak azarora arte luzatuko dira. Markina-Xemeingo txapelketa zapatuan 22:00etan hasiko da, Uni frontoian. Finalerdiak izango dira, eta horretan Gernika Jai Alaiko pilotariak ariko dira. Lehenengo partiduan Diego Beaskoetxeak eta Eric Irastorzak Alex Hormaetxea eta Unai Lekerikaren kontra jokatuko dute. “Beaskoetxea figura da Dania Jai Alain, baina batez ere Euskal Herrian, ikaragarrizko maila ematen duelako”. Beaskoetxeak ia dena dauka irabazita. Bera da iazko Markina-Xemeingo txapelduna ere. Gainera, Mexikotik datorren Irastorzagaz bikote bikaina osatzen duela diote. “Hala ere, kontuz ibili beharko dute. Izan ere, Hormaetxea bermeotarra arriskutsua da, eta aurten Daniako atzelari onena izatea lortu duen Lekerikagaz ariko da”. Bigarren finalaurrekoan, Goikoetxeak Ekhi gasteiztarragaz jokatuko du. “Jai Alai World Tour-eko azpitxapelduna da Ekhi, Mexikon figura egin da eta iaz ikaragarrizko maila erakutsi zuen Euskal Herrian”. Kontran edukiko dituzte Xabi Barandika, behetik gora datorren aurrelari gernikarra, eta Ibon Aldazabal berriatuarra, 2015eko Binakako Txapelduna eta pilota 305,77 kilometro orduko abiaduran botatzeagatik Guinnes Errekorren liburuan sartu berri dena. “Herritarrek IƱaki Osa Goikoetxearen itzulera ikusteko aukera edukiko dute zapatuan. Osa historiako pilotari onenetakoa da. Zirkuitutik kanpo geratu zen iaz, babesleagaz edukitako desadostasunengatik. Aurten, baina, Gernika Jai Alai enpresagaz egin du tratua”. Finala Karmen Egunean (uztailak 16) izango da, 18:00etan hasita. Jakitera eman dutenez, kanporaketen arabera antolatuko dute Karmen Eguneko bigarren partidua. Esan dutenez, Uni frontoiak errespetua ematen die pilotariei. “Markina-Xemeingo publikoa berezia da, pilotaz badaki, eta neurri batean asko eskatzen duen publikoa da. Beste leku batzuetan, esaterako, txalo errazago jotzen dute. Markina-Xemeinen ondo jokatu behar da, eta pilotari guztiak bertan batzen den jendearen aurrean onena emateko gogotsu egoten dira”. Oro har, zirkuituko txapelketak ondoko herrietan jokatuko dira: Markina-Xemein, Gernika-Lumo, Lekeitio, Mutriku, Bordele, Bartzelona, Donostia, Hondarribia, Zumaia edo Hossegor.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.