Jaietan gertatzen diren eraso matxisten inguruko tailerra gaur, gaztetxean
Jaixek eta erasuek izeneko tailerra antolatu du Bagaittun emakume taldeak Karmen jaien atarian. Txosna guneko eragileei, txandetan parte hartzen dutenei eta oro har txosnagunera zer edo zer hartzera joaten diren guztiei bideratuta dagoela azaldu dute.J...
Jaien testuinguruan gertatzen diren emakumeen kontrako erasoak landuko dituzte gaur 19:00etan gaztetxean egingo den tailerrean. «Erasoak modu orokorrean, ez bortitzak bakarrik, oharkabean gertatzen diren horiek, eta egoera eta jarrera matxistak ere bai», zehaztu dute. Jai giroan zer edo zer gertatzen denean zelan jokatu edo zelan erantzun aztertzea eta lantzea da tailerraren helburua. «Azalpen bat emango dugu testuingurua kokatzeko, eta ariketak egingo ditugu ondoren».
Txosnaguneko eragileen artean protokoloa landuta daukatela azaldu dute, eta lan hori guztia eragileen artera mugatu barik jende guztiari zabaldu, zalantzak argitu eta partekatzeko aukera eskaintzea dute asmoa.