Lau zauritu, hiru autoren artean izandako istripuan
Lau pertsona zauritu ziren atzo goizean Markina-Xemeingo Urberuaga auzoan izandako istripu batean. Istripua 07:25ak aldera gertatu zen, hiru ibilgailuren artean. Auto bik aurrez aurre jo zuten, eta hirugarrenak atzetik eman zien. Zaurituetako bat suhil...

Lau pertsona zauritu ziren atzo goizean Markina-Xemeingo Urberuaga auzoan izandako istripu batean. Istripua 07:25ak aldera gertatu zen, hiru ibilgailuren artean. Auto bik aurrez aurre jo zuten, eta hirugarrenak atzetik eman zien. Zaurituetako bat suhiltzaileek atera behar izan zuten ibilgailu barrutik. Errepidea moztuta egon zen 09:00ak aldera arte, eta auto ilarak sortu ziren.