Txan Txun Txun eta Watxinitiak
Txan Txun Txun pertsonaiaren etorreragaz lehertu da festa amorotarrentzat. Denek gozatzeko gonbita luzatu, eta eraso sexistarik bariko jaiak izatea eskatu dute.Txan Txun Txun-en etorreragaz lehertu zen jaia Amoroton, atzo arratsaldean. Eguraldi goibela...
Txan Txun Txun pertsonaiaren etorreragaz lehertu da festa amorotarrentzat. Denek gozatzeko gonbita luzatu, eta eraso sexistarik bariko jaiak izatea eskatu dute.
Txan Txun Txun-en etorreragaz lehertu zen jaia Amoroton, atzo arratsaldean. Eguraldi goibelari kolorea emanda, San Martin eguna goi-goitik ospatu zuten amorotarrek. 0 Eguerdiko mezaren ostean, herriko Arta-Nagusi dantza taldearen emanaldiaz gozatzeko batu ziren plazan.Arratsaldean txupinazoaren eta pregoiaren txanda izan zen. Aurretik, «autoktonoen, etorkinen eta joandakoen arteko» jokoak egin zituzten.
Euskal Telebistako Hauxa2 saioko Ana Goitia lekeitiarra eta Onintza Enbeita muxikarra izan dira aurtengo pregoilariak. Goitiak irakurri zuen pregoia, eta Enbeitak, berriz, bertsoa es- kaini zien bertan bildutakoei. Amorotoko herriari eskerrak eman, eta pregoia irakurtzeko eurak aukeratu izana ohorea dela adierazi zuten. Jaietan gozatzeko mezua luzatu zuten udaletxeko balkoitik, eta den-dena ez dela libre azpimarratu zuten, «bakean dagoenari bakean uzteko». Hain zuzen, udalak ere eraso sexistarik bariko jaiak aldarrikatu ditu.
Txupina jaurti ondoren, bertsolariek eta trikitilariek hartu zuten lekukoa. Garazi Navarro amorotarra eta Xabat Galletebeitia eta Aitor Arrizubieta Toko lekeitiarrak eta Nerea Onaindia eta Ainhoa Arostegi trikitilariek lagunduta elkartu ziren herritarrak poteoan.
Halaber, gauean parrandarako aitzakia ederra izan zuten Gozategi eta DJ Bull-en eskutik.
San Martin bigarrena
Gaur San Martin bigarrena dute. 14:00etatik aurrera, pentsiodunak eta jubilatuak bazkaltzeko bilduko dira Kultur Etxean. Ume eta gaztetxoak izango dira, berriz, arratsaldeko protagonistak. Jolasak eta Goazen!-en karaokean ondo pasatzeko aukera polita edukiko dute.
Ospakizunek ez dute etenik edukiko domekara arte. Bihar gaueko kontzertuetan jendetza batzea espero dute beste urte batez. Eta zapatuan, aldiz, kuadrillen egun handia izango da.