Euskal Herriko Herriarteko txapela jantzi dute asteburuan Markina-Xemeingo Zesta Eskolako puntistek. Zumaiaren kontra neurtu dira azkenetan Markina-Xemeingoak, Unian izan zuten joaneko partidua
bariku arratsaldean [uztailak 6] eta
domeka goizean [uztailak 8] itzulikoa Zumaiako Aitzuri pilotalekuan. Azken horretan nagusi izan ziren Markina-Xemeingoak; partidu guztiak irabazita lortu zuten txapela.

Markina-Xemeingo Zesta Eskolako pilotariak, Etxeba eta Aitor Odiaga Markina-Xemeingo zinegotziagaz. Argazkia: Markina-Xemeingo Zesta Eskola
Urduritasunak gehiago eginda etxean ez ziren finegi ibili Markina-Xemeingo pilotariak. Kadeteetan 27 eta 30 galdu zuten
Arakis eta Atain markina-xemeindarrek Aritz eta EgaƱaren kontra. Ohikoak ez dituzten huts egiteak egin zituen bikoteak barikuan, presioak gehiago eginda. Hala ere, hurre geratu ziren markagailuan, 3 tantoko aldeazgaz bakarrik.
Gazte mailan ere hiru tantoko aldeagatik (32-35) galdu zuten
Alex eta Danelek Eduardo eta Saez zumaiarren aurka, nagusietan, berriz, garaile atera ziren
Gaizka eta Ibarluzea. 35 eta 19 irabazi zuten Uranga eta Segurolaren kontrako norgehiagoka.

Finalistak eta entrenatzaileak sari banaketa ostean. Argazkia: Markina-Xemeingo Zesta Eskola
Itzulikoan nagusi. Joaneko emaitzak aldekoak ez ziren arren, aukerak bazeudela eta, indartsu joan ziren Zumaiara Markina-Xemeingo pilotariak. Lasaiago jardun zuten etxetik kanpo, eta emaitzetan ere nabaritu zen hori. Arakis eta Atainek 30 eta 18 irabazi zuten, Alex eta Danelek 35 eta 32 eta
Urri eta Elkoro IIak 35 eta 25.