Bi estropadatan erabaki da
II. Bandeira Cidade da Coruña, eta atzoko estropadan hirugarren postuan sailkatu zen talde ondarrutarra. Lehen txandako denborarik onena markatu zuen: 21 minutu, 47 segundo eta 52 ehunen. San Pedrogaz lehia estua eduki zuen. Baina,
Antiguako Amako arraunlariek, metroz metro nagusitzea lortu zuten, eta txandako bigarren ziren San Pedroko arraunlariei ia 18 segundoko aldea atera zieten.
Estropada amaitu berritan, Sergio Corrales Ondarroako arraunlariak esan zuenez, ondo hasi, eta pasientzia handiz metroak irabazten joan ziren. “Halako estropada bat behar genuen, eta geratzen diren jardunaldietarako ondo etorriko zaigu”.
Bi egunetan nagusituta,
Urdaibaik eta San Juanek lortu dute garaipena Coruñako uretan. Bermeoko taldeak
lidertza sendotu du; 58 puntu ditu Urdaibaik, eta sei puntura dauka Hondarribia aurkari zuzena. 49 puntugaz Zierbena dago hirugarren, eta 42na puntugaz berdinduta daude Santurtzi eta Orio.
Ondarroa zortzigarren dago, 29 puntugaz; puntu bakarrera dauka Donostiarra (30 puntu) eta bira Cabo (31 puntu).
Antiguako Ama, Galizian.
Argazkia: Eusko Label Liga.
Itsaso zakarrak eta batik bat
haizeak baldintzatu ditu asteburuko estropadak. Errekan zein itsaso bizian zertarako gai den erakutsi du talde bermeotarrak denboraldi hasiera honetan. Galizian lortu du denboraldiko hirugarren bandera. Hain zuzen, lau bandera lehiatu dituzte orain arte, eta hiru izan dira Urdaibairentzat eta bakarra Hondarribiarentzat.
Asteburu honetan, bi bandera. Bestalde, TKE Ligaren taldeek Gipuzkoan eta Kantabrian dituzte hitzorduak asteburu honetan. Zapatu arratsaldean
XI. Bandera Donostiarra Kaiarriba-Amenabar lehiatuko dute, Donostian. Domeka eguerdian, berriz,
VI. CaixaBank Bandera izango dute jokoan, Castro Urdialesen.