Mutrikuri buruzko diagnosia egiteko lehen saioa gaur egingo da
EH Bilduk hainbat saio antolatu ditu, «etorkizuneko Mutriku marrazteko» helburuarekin. Lehenengoak gaur eta hilaren 18an egingo dira, 19:00etatik aurrera, Luardo Etxean. «10-12 urte barru nolako herria nahiko genukeen zehaztea nahiko genuke herritar...
Etorkizuneko herria marrazteko, beste alde batetik, gaur egun herria nola dagoen jakin beharra dagoela ere nabarmendu dute. «Diagnostiko egokia egin, eta etorkizuneko erronkak definitzea beharrezkoa da lehenengo».
Saiakera horren lehen zatia bi saiotan banatuta egingo dute. Gaurko saioan hiru gai nagusi jorratuko dituzte: hezkuntza, hirigintza eta jendartea edo egoera soziala. Aurreratu dutenez, lehen ordu erdian Gaindegiarekin elkarlanean jasotako datuen azalpena emango dute, eta ondoren, parte hartzaileen azalpenak eta ekarpenak entzun eta jasoko dituzte.
Uztailaren 18ko bigarren saioan euskara, sozioekonomia, kirola eta kultura landuko dituzte. «Prozedura lehenengo saiorako erabilitako berbera izango litzateke».
Uda igarota, etorkizuneko erronkak zehazteko bideari ekingo diote, uztaileko saioen emaitzak kontuan hartuta.