Udalak arbolen txorkoen egoera hobetzeko lanak egin ditu
Bermeoko Udalak 40 zuhaitzen txorkoen egoera hobetzeko lanak egin ditu, alde batetik, horien itxura hobetzeko, eta, bestetik, iriste erraztasuna eta segurtasuna bermatzeko. Benito Ibarrolaza Bermeoko alkateorde eta Zerbitzuetako zinegotziak esan duenez...
Benito Ibarrolaza Bermeoko alkateorde eta Zerbitzuetako zinegotziak esan duenez, lanak, besteak beste, Taraskan eta Lameran dauden zuhaitzetan, autobus geltokiaren espaloian daudenetan, jolasgunearen ingurukoetan eta San Migel eskaileren aurrekoetan egin dituzte.
Ibarrolazak zehaztu duenez, lanak egiteko harri birrindua eta kautxua erabili dituzte, eta erretxina erabili dute itsasteko. 12,641,98 eurokoa izan da aurrekontua. Joan den astean amaitu zituzten beharrak.