Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokatu zuten atzo arratsaldean [uztailak 11] Mutrikun.
Etxeko taldea bederatzigarren sailkatu zen. 11 talde egon ziren gizonezkoen lehian, eta hiru txandatan aritu ziren. 20 minutu, 12 segundo eta 14 ehuneneko markagaz lortu zuen garaipena Hondarribiak. 22 segundo eta 10 ehunenera sailkatuta, Orio geratu zen txapeldunorde.
Brontzezko domina, aldiz, Donostiarrarentzat izan zen. Donostiako taldea irabazlearengandik 29 segundo eta 44 ehunenera sailkatu zen.
Mutrikuarrak hondarribitarrengandik 2 minutu, 2 segundo eta 62 ehunenera geratu ziren.
Emakumezkoetan 9 taldek lehiatu zuten Gipuzkoako Traineru Txapelketa. 11 minutu, 10 segundo eta 52 ehuneneko denboragaz lortu zuten garaipena batelerek. Nesketan ere oriotarrentzat izan zen zilarrezko domina, eta donostiarrentzat brontzezkoa. Orioko arraunlariak sanjuandarrengandik segundo bat eta 60 ehunenera sailkatu ziren, eta Donostiakoak, berriz, 33 segundo eta 16 ehunenera.
Batelerak garaipena ospatzen atzo arratsaldean, Mutrikun.
Argazkia: San Juan Koxtape Arraun Elkartea.
Bestalde,
beteranoetan hiru traineru egon ziren Mutrikun. Zarautz-Badok 13k lortu zuen urrezko domina, 11 minutu, 21 segundo eta 53 ehuneneko markagaz. CD Fortuna geratu zen Gipuzkoako txapeldunorde, talde zarauztarrarengandik 12 segundo eta ehunen bakarrera sailkatuta. 11 minutu, 40 segundo eta 10 ehuneneko denbora egin zuen Zumaia Beteranoak hirugarren sailkatuak.