Santa Katalina SUP Txallengea lehiatuko dute zapatuan [uztailak 14] Lekeitioko uretan. Federatu, Amateur eta txikientzako probak antolatu ditu Lekeitioko Hegaluze Arrantza Elkarteak.
Sprint Race abiadura proba Lekeitioko portuan. Argazkia: Ur Lekeitio
Proba nagusia
Open Water kategoriako 14 bat kilometroko
Downwind bat izango da. Parte hartzaileak
Elantxobetik irtengo dira, eta Lekeitioko portua izango dute helmuga. Norgehiagoka 18 urtetik gorako federatuei zuzenduta dago, eta 14 eta 12,6 neurritako tablak erabili ahalko direla zehaztu dute antolatzaileek. Probari buruzko xehetasunak 15:00etan emango dituzte antolatzaileek; itsas lasterketa, berriz,
16:00etan hasiko da.
Amateur eta
Txikien probak eremu seguruan izango dira. Adinaren arabera, proba ezberdinak egin beharko dituzte, gainera, era guztietako taulak erabili ahalko dituzte. Amateurrek 5,7 kilometroko distantzia osatu beharko dute, eta
17:15ean hasiko dute proba. Txikien kasuan osatu beharreko distantzia kilometro batekoa izango da. Maila horretan 12 urtera artekoek parte hartuko dute. Txikiek
18:30ean hasiko dute ibilbidea.
[IBILBIDEEN MAPAK]
Gaztetxoen probak amaitutakoan, 19:30ak aldera, banatuko ditu
sariak Lekeitioko Hegaluze Arrantza Elkarteak.
Txallengean parte hartzeko aukera zabalik egongo da probaren egunera arte. Lasterketa egunean karpa nagusian eta ordura arte
santakatalinasup@gmail.com helbide elektronikora idatzita.