III. Flysch Nazioarteko Organo Jaialdia, bihar, Mutrikuko parrokian
III. Flysch Nazioarteko Organo Jaialdia hartuko du bihar Mutrikuko Jasokundeko Andre Mariaren elizak. Emanaldia doan izango bada ere, borondatez batzen den dirua AFAGI Gipuzkoako Alzheimerdunen eta Bestelako dementziadunen Senitartekoen eta Lagunen Elk...
Musikariak Javier Lekunberri oboe jotzailea eta Raul del Toro organo jotzailea izango dira. Bata zein bestea ospe handiko musikariak dira. Izan ere, kontzertu asko eskaintzeaz gain, biak Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko irakasleak dira. Aurreratu dutenez,
Lekunberrik eta Del Torok pieza originalak eta bereziki bihar Mutrikun eskainiko duten saiorako moldatutakoak eskainiko dituzte.