Txupinazoa eta pregoia gaur [uztailak 13] botako badituzte ere, atzo arratsaldean [uztailak 12] eman zion hasiera Karmen jaietako egitarauari txosnaguneak, Bagaittun talde feministak deitutako Jaixetan be erasorik ezmanifestazio zaratatsuagaz. Inoren nortasuna zapaltzen duten eraso bat ere ez dutela onartuko ozen adierazi zuten Goiko Portalean hasi eta txosnagunean amaitu zen mobilizazioan parte hartu zuten guztiek.
“Gure herriko jaietan ere, askotan ikustea kostatzen zaigun arren, sarri jasaten ditugu erasoak. Biluzten gaituzten begiradak, gutxiesten gaituzten txisteak, nahi ez ditugun piropoak, eskatu ez ditugun iritziak, etxera bakarrik joateko beldurra, gainetik kendu ezinik ibiltzen garen astunak, onartzen ez ditugun ukituak… Horren aurrean ez gara isilik geldituko, beti erantzungo dugu, eta azken aldian herrian ikusten da erantzun horren zelan egin duen gora”, adierazi zuten.
Argi utzi zuten erasoen aurrean erantzun egingo zutela, baina helburua erantzute hutsa barik herri feminista bat dela nabarmendu zuten. “Ezelako erasorik egongo ez den herria, bakoitzak nahi duena, nahi duenean eta nahi duenagaz egin ahalko duen herria. Inork erasorik, beldurrik eta mespretxurik jasango ez duena”.
Horretara heltzeko bidea luzea dela adierazi zuten, baina pausoak ematen ari direla. Horren adibide modura jarri zuten martxoaren 8an kaleak aldarrikapen feministekin bete izana, bai eta Markina-Xemeinen ere. Txosna batzordea ere egituretan zein jarreretan ikuspegi feminista barneratzeko aspalditik lanean ari dela jakinarazi zuten, eta txosnaguneko talde guztiak zoriondu zituzten feminismoarenganako erakutsitako inplikazioagatik.
“Gure eguneroko jarrerakaldatu behar ditugu eta feminismoan oinarritutako harremanak eraikitzen jarraitu. Eta gaurtik hasi behar gara hori martxan ipintzen. Datozen egunetan jai feministak eraikiko ditugu herri feminista eraikitzeko”. Eta jai feminista horrek erabaki txikietatik hasten direla gogora ekarri zuten, “ingurukuenganako dauzkagun jarrerak aldatzetik”.
Zozketa eta afaria. Atzo egin zen bai eta ere, XATek antolatutako Asto Pekotzaren zozketa. Ordu erdi inguruan erabaki zuen astoak aurtengo irabazlea. 17:15ak aldera atera zuten askoa Zelaira eta 17:45ean egin zuen pekotza. Aurtengo zenbaki saritua 570 izan da eta ordezkoa 522. Zortedunak aste beteko epea edukiko du saria jasotzeko, horretarako XATekoekin harremanetan jarri beharko da.
Gauean, berriz, txosnetako afaria eta Bertsio gaua egon ziren.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.