Markina-xemeindarrek hasi dute karmenetako irri eta farra
[zuzenean ARGAZKI GALERIA ikusi]
Besteak beste, berdintasuna, konpromisoa, hezkidetza, kulturartekotasuna, besteenganako errespetua, apaltasuna, lankidetza eta talde lana dituztela oinarri azpimarratu dute, eta jaietan ere balore horiek guztiak plazaratzea itxaroten dutela zehaztu dute: “Jaiak biolentzia eta jarrera matxistarik barik eta errespetu osoz bizitzeko dei egiten dizuegu”. Eta jaiak ondo pasatzea opatu diete herritarrei. Txupinaren eztandagaz kolorez bete da Goiko Portala, eta txistulari, buruhandi eta erraldoien kalejirak alaitu du giroa. Bizikleta gainean zeuden kuadrillak ere lehen pedalkadak ematen hasi dira. Paellada. Egitarau zabalak atseden hartzeko aitzakia gutxi emango die markina-xemeindarrei bai eta datozen egunetan jaiekin gozatzera kanpotik datozen festazale guztiei ere. Bihar [uztailak 14] kuadrillek euren eguna ospatuko dute, eta beste behin ere, bete-bete egingo da Zelaia. 09:00etan hasiko da herri bazkarirako muntaia, eta kuadrilla bakoitzeko lagun bat agertzea komeniko litzatekela azaldu du Jai Batzordeak. Bazkaria egiteko eta bazkaltzeko lekuak zozketa bidez erabaki dira, eta planoen bidez zabaldu dute informazioa.[MAHAIETAKO PLANOA ETA SUKALDATZEKO GUNEA]