Karenka guraso elkarteak eskatu eta Cikautxok finantzatuta ipini da uretaraino doan bide artifiziala, “mugikortasun arazoak dituzten herritarrek itsasoaz gozatu dezaten”. Pasabidea birziklatutako plastikozko botilekin dago eginda Frantzian, eta Valentziako (Herrialde Katalanak) komertzializadora bati erosi diote.
Elkartearen eta kooperatibaren arteko elkarlanari esker, aniztasun funtzionala duten pertsonentzako lagundutako bainuan (anfibio zerbitzua) aurrerapauso bat eman da. Zerbitzua uztailaren 1ean jarri zuten martxan, eta abuztuaren 31n amaituko da. Ondoko ordutegia dauka: 11:00etatik 19:00etara. Karenkak bere eskerrik beroenak eman nahi izan dizkio Cikautxori, egin duen ahaleginagatik. “Orain zerbitzua erabiltzera gonbidatzen ditugu beharra daukaten ondarrutar eta inguruko herrietako biztanle guzitak. Hondartza denona delako eta denok daukagulako eskubidea erabili ahal izateko, Ondarroa irrisgarri baten alde!”.
Argazkia: Ondarroako Udala
Argazkia: Ondarroako Udala