Zehaztu dutenez,
bost ikasle eta bi irakasle dira gaur [uztailak 16] Poloniarantz abiatu direnak. Esan dutenez, Bilbon ospatu zen Elhuyar Zientzia Azokatik dator Poloniara joateko aukera. Poloniako azoka hilaren 21era arte egingo da, eta horretan, Txomin Agirreko ikasleek euren proiektua (
Plastikozko adreiluak) ingelesez aurkeztu behar izango dute. Ondarrutarrak
Euskal Herriko ordezkari bakarrak izango dira, eta ondorioz, euskal kultura ere aurkeztu beharko dute. Hala, abestiak eskaini eta irrintziak ere botako dituzte, besteak beste.
Txomin Agirreko ikasle eta irakasleekin batera Elhuyarren lan egiten duen
Danel Solabarrieta ondarrutarra ere joan da.
Txomin Agirreko ikasle eta irakaslea, Loiuko aireportuan. Argazkia: Txomin Agirre
Proiektuaren xehetasunak. Txomin Agirreko ikasleek itsasoan dagoen zaborra hartu zuten abiapuntutzat. Eta zabor gehiena plastikoa zela ikusita, itsasoan jasotako plastiko guztiari bestelako erabilpen bat ematea proposatzen dute ondarrutarrek. Funtsean, errefuxiatuen kanpamenduetan etxebizitzak duinak egiteko plastikozko adreiluak egitea proposatzen dute.