Ertzaintzak esan duenez, Zaragozako (Espainia) 50 urteko emakume bat da erreskatatu dutena. Azaldu dutenez, emakumea Mendexako Likona haitzetan zebilela erori egin da, eta saihetsetan min hartu du. “Kolpearen ondorioz arnasa hartzeko zailtasunak zituen”. Abisua 14:00etan jaso dute, eta 14:30ean erreskate taldea eta helikopteroa bertaratu dira. Orokorrean, emakumeak
zauri arinak zituela esan dute, eta Galdakao-Usansoloko ospitalera eraman dute.
Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak
Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak
Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak