Bihartik [uztailak 18] domekara arte [uztailak 22] kale artez gainezka egongo da Lekeitio. Dantza, malabare, zirku, musika, su ikuskizun eta umorez beteko ditu herriko plaza eta txokoak 29. Kalekak.
Aurtengo edizioan 450 lan proposamen baino gehiago jaso ditu Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiak, eta horietatik guztietatik
22 konpainia aukeratu dituzte. Euskal Herriko beste herri batzuetatik, Kataluniatik, Madriletik, Estremaduratik, Alakantetik, Holandatik, Frantziatik, Danimarkatik eta Portugaletik etorritako artistak batuko dira Lekeition, ikusleei era guztietako zirrarak eragin asmoz.
Hika Teatroa eta Oinkari Dantza Taldea. Argazkia: Kaleka
Miarritzeko
Tetes de Mules taldearen ekitaldiak jarriko du abian egitaraua. Kalekaren antolatzaileek aurreratu dutenez, taldea buru belarri dabil prestaketa lanetan, eta bihar eta etzi munstro eta gizaki bitxiez osatutako
L’Entresort antzezlana eskainiko dute Eskolan. Helduentzako ekitaldia izan arren, 8-14 urte bitarteko haurrak heldu baten laguntzarekin joan daitezkeela azaldu dute.
[EGITARAUA]
Formakuntza saioak ere bai. Guztira, 28 ekitaldiz gozatzeko aukera edukiko dute ume, gazte eta helduek datozen egunetan. Sekzio ofizialak Matias Zanottiren
Atuendos caprichosos izeneko jantzi eszenikoen erakusketa hartuko du, honen performance-arekin batera, bai eta ere Lucas Escobedo eta Lekittoko Deabruak konpainien proposamen ibiltariak eta Dikothomia Cia, Karl Stets, Godot, Baakai Katiuska, Estampades, Bilbobasso, Cia Nueveuno, Efecto R, Ganso y Cia, Hika Teatroa eta Barsantiren ikuskizunak.
Lekeitioko umeeekin egindako tailerra. Argazkia: Kinuka
Era berean
bi formakuntza saio landuko dira: Rui Paixaoren
Estado Omnium laborategia eta Matias Zanottik
Revestidos izeneko sorkuntza tailerra emango du.