Lekitto Musika Bandak sarreren dirua itzuliko du, Oroitzapenen Mugetatik ikuskizuna bertan behera geratu zelako
Lekitto Musika Bandak joan den asteko barikuan [uztailak 13] eskaini behar zuen Oroitzapenen Mugetatik ikuskizuna. Baina eguraldi txarra zegoela eta, emanaldia bertan behera geratu zen, eta sarrerak erosita zituzten herritarrei dirua itzuliko dietela esan dute.
“Lehenik eta behin barkamena eskatu nahi dizuegu beti plaza betetzen egoten zareten guztioi”, esan dute Lekitto Musika Bandako kideek. Horrez gain, ikusleek sarreren dirua bueltan jasotzeko eskubidea dutela gaineratu dute. Hala, sarrera erosi zuten herritarrek Nautikako bigarren solairuan jaso ahalko dute dirua, eguaztenetan eta barikuetan, 19:15etatik 19:45era. “Sarreragaz etorri beharko dira”.
Sarreraren dirua bueltan jasotzera ez doazenei ere aldez aurretik eskerrak eman nahi izan dizkiete. “Eskerrik asko kontzertuak izan dituen gastuak ordaintzen laguntzearren”.